2. ebaluaketa

Gaia: Margo lan baten bertsio bat irudikatu

Unitate didaktikoa eta denboralizazioa:


1) Konposizio eskemak
2) Koloreen teoria
3) Pinturen historia
4) Margoen bertsio berria
5) Ekipo kronika
6) Koloreetako arkatzak

Link interesgarriak:
http://arte.observatorio.info/2009/04/venus-del-espejo-velazquez-1648/



1) MARGO BATEN KONPOSIZIO ESKEMAK

Aukeratutako gaiaren elementuak espazio batean kokatzen ditugu, eta espazio hori antolatzeko erabiltzen diren lerro nagusiak dira konposizio-eskema.

KONPOSIZIO ESKEMA SOILAK: Irudi geometriko batez edo lerro batze edo hainbat lerroz osatuta egon ahal da. Hauek izan ahal dira adibide batzuk





2) KOLOREEN TEORIA

Hiru dira oinarrizko koloreak: magenta, horia eta zian. Oinarrizko hiru kolore hauen bitartez beste kolore guztiak lor daitezke.

Beste hoiek 2 mailako koloreak deituko ditugu, eta guztiak batera kokatzean "Zirkulo Kromatikoa" osatuko genuke.
Koloreak tenperatura ezberdinak izateagatik talde ezberdinetan koka ditzakegu. Kolore Hotzak, Beroak eta Neutroak.



3) PINTURAREN HISTORIA

Arte lan ezberdinen bitartez historian zehar eman diren aldaketak azalduko dira.
Bide batez zenbait kuadroen KONPOSAKETA ere aipatu daiteke argigarri moduan.


4) MARGO BATEN BERTSIO BERRIA

Margolari askok besteen maisu-lanak kopiatzen edo irizpidea hartzen ikasi dute.
Sortu zure arte lanak artista handienen antzera.


5) Equipo Crónica -ren Adibideak


Equipo Crónica// espainian eman den Pop Art joeraren inguruko talderik nabarmenena.
Lehen garaietan Manuel Valdés (1942), Rafael Solbes (1940-1981) eta Juan Antonio Toledo 1940, azken honek laster utzi zuen taldea.
Artista hauek, garai hartako gizarte, arazo, kultura nahiz politikaz irakurketa kritikoa izan zuten. Kritika zorrotz hau Espainian zegoen egoeragatik izan zela esan daiteke.
Equipoak POP ART joerako margo lauak, marrazki despertsonalizatuak, eta artea hedatzeko edo komunikatzeko bide bezala erabiliko du.


6) Koloreetako arkatzekin margotu


Koloreetako arkatzak lantzeko teknika desberdinak daude. Aipatzekoa da , marrazketa teknika hau batez ere teknika lineala dela, hau da, lerro edo marren bitartez koloreztatzen dena. Hala ere badaude , arkatzekin koloreztatzeko erabiltzen diren beste teknika batzuk (marra erabiltzen ez dutenak).

http://youtube.com/user/superlinegamer