3.ebaluaketa

KOMIKI BAT MARRAZTEKO LAN ZEHATZAK


FITXAK:

2) KOMIKI TEORIAREN LABURPEN GRAFIKOA: laburpen honetan zure komikia marrazteko, kontutan izan behar dituzun pausuak eta betebeharrak begibistan izango duzu.

1_fitxa.JPG
1) SEKUENTZIAK SORTU: Filme sekuentzia honetan, plano
aldaketa batzuk adierazi dira.
Filmea dramatikoa edo tristea
denez, dramatismoa areagotzeko erabaki
plano ezberdinen ordena, eta planoaren
irudiaren tamaina kontutan izanda,
marraztu dagokion laukian.
Elkarrizketa behar badu bekaldeko ilaran
idatz ezazu.

3) ZOOM ARIKETA: Proposamena: Aukeratu egunkariko argazki bat, hobe pertsonai bakar bat agertzen den erretratua. Argazkia itsatsi lauki handienean eta ondoren, ZOOM-a egingo bazenu bezala elementu isolatuak aukeratu eta marraztu zati hori zuk erabakitzen duzun laukian. Irudia gerturatzean detaileak eta proportzioak kontutan izan beharko dituzu.

4) KOMIKIA JARRAITU
Chester Gould marrazkilariak sortutako pertsonaia.
Argumentua: Dick Tracy Estatu Batuetako detektibeak hirian lege-hauste orokorren kontra lan egingo du. Polizia lanak eginez pixkanaka gaizkileak harrapatuko ditu. Teknologia berriekin baliatuko da baina ukabilkadak emateko ere trebea da.
Informazio gehigarria: http://www.chestergould.org/navigation/home.html

5) KOMIKIA JARRAITU
Lee Falk gidoilaria eta Ray Moore lehen marrazkigileak izan ziren, 1936 urtean New York American Journal egunkarian “the Phantom” komikia argitaratzen hasi zirenak.

6) KOMIKI JARRAITU
Alex Toth (1928ko Ekainaren 25an - † 2006ko Maiatzaren 27an) Marrazkilari bikaina izan zen. Komiki laburrekin hasi zen lehenengo, El Zorro-ko abenturak marrazten. Hala ere, Hanna-Barbera enpresarekin marrazki bizidunak egin zituen, Los Súper Amigos, Jonny Quest y El Fantasma del Espacio besteak beste.

7) KOMIKIA JARRAITU
SUPERMAN Kripton planeta urrun batean jaio zen. Txikia zenean bere gurasoek Lur-planetara bidali zuten, eta Smallville-en lurreratu zen bere espazio-ontzia. Baserritar bikote batek aurkitu eta bere semetzat hartu zuen, Clark Kent izena jarriz.